jueves, 8 de octubre de 2015

Nire gustoko musika

Bob Marley Nime Milen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Nesta Robert Marley izenarekin. Cedella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain zuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob eta ama Kingston-era joan ziren bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen. Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean, arratsaldero Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen. Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bobek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

viernes, 11 de septiembre de 2015

Aurkezpena

Ongi etorri musika4eso blogera. Aixerrotako 4. mailako ikasle baten musikako bloga. Geure lan guztiak hemen.